2008/11/06

WEBQUEST "Kulturartekotasuna"


Hona hemen nire gaiaren inguruko Webquest bat:

SARRERA

Gaur egun gure ingurua gero eta kultur anitzagoa da. Etorkinak arrazoi ezberdinengatik datoz Euskal Herrira; behar ekonomikoak eta sozialak, gatazka armatuak, indarkeria.
Beraz, esan dezakegu egungo jendartearen ezaugarri nagusienetako bat heterogeneotasun sozial, kultural eta linguistikoa dela.Kulturartekotasuna beraz, aniztasun egoeren aurrean izan dezakegun ikuspegi bat da, berdintasunean oinarritua eta aniztasunean aberasgarri bezala ulertzen dena.
Eta honen garrantzia aintzat hartuz, zuen pentsaerak, ezagupenak, jarrerak... landuko ditugu internet erramientaz baliatuz.

EGINBEHARRAK

Proiektu honetan bai indibidualki zein taldeka lan egingo dugu, eta egoki burutzeko honako pausu hauek aholkatzen ditugu:
-Lehendabizi, kulturartekotasunaren inguruko informazioa bilatu. Hitz gutxitan sarreratxo bat egin
-Munduko mapa handi bat topatu (D3 gutxienez), zure lan tresna izango dena
-Kontinente ezberdinenen inguruko informazio orokorra bilatu (hedadura, biztanleria, hizkuntzak, etniak, ohiturak, paisaiak, irudiak… bitxikeriak) eta norbere mapan kokatu
-Beste kultura bateko kidearekin solasaldia bat antolatu kultur informazioa trukatzeko asmoz (Horretarako komenigarria da lehendabizi bestearen kulturako informazioa bilatzea, solasaldia gidatzeko eta galderak interesgarriagoak izateko: ohiturak, jaiak, tresneria, jolasak…). Solaskidea ere interneten bilatu daiteke.
-Elkarrizketa mapa koadernora gehitu eta bukaeran interesgarria izan zaizkizun hitzekin Glosategi bat egin “ 15-20 hitz eta esanahiekin”.

PROZESUA

Honako helbide elektroniko hauetan lan egiteko informazio baliagarria topa dezakezu:

http://www.aulaintercultural.org/sommaire.php3?lang=eu
http://www.interculturalidad.org/a_pres.htm
http://www.plazagunea.com/gaztentziklo/sarrera.php?atala=mapak
http://www.elmundoviajes.com/elmundoviajes/mundo.html
http://www.hiru.com/geografia/geografia_05600.html
http://www.ikuska.com/Africa/Paises/Continente.htm


EBALUAKETA

Lanaren ebaluaketa honako irizpide hauei jarraika egingo da:
-Datu bilketaren kalitatea.
-Lan koadernoaren txukuntasuna eta originaltasuna.
-Beste kulturetako pertsonenganako jarrerak ( errespetua, jakin-mina, berdintasuna, laguntasuna…)
-Ondorioetako hausnarketa sakona

ONDORIOAK

Aniztasuna egoera honek gatazka sortu ditzake jendarteetan, eta askotan jarrera hauek kultura autoktonoaren eta etorkinen arteko ez ezagutzaren eta pertzepzio negatiboen ondorioz sortzen dira.Bide honetan, aniztasuna arrisku gisa ikustetik aukera modura ikustera pasa behar gara, norbanakoaren eta jendarteen garapenerako faktore aberasgarri eta positibo bezala ulertu behar dugu.
Beraz, kultur ezberdinen arteko elkarbizitza ahalbideratzean dago gakoa. Etengabeko hartu-emana, elkarlana, berdintasuna, partehartzea eta hika-mikak konpontzearen bitartez, elkarri aberastuko gaituen gizarte anitzago bat lortzerik badago.
Honekin bat etortzera ailegatu bazara, ze konklusio aterako zenituzke jakitea gustatuko litzaiguke.( Ze egin daiteke egoera hauek lortzeko ?, beste batzuk ekiditeko?, … ) Hau zure lan koadernoan edo klaseko eztabaidetan jarri ditzakezu.

http://www.phpwebquest.org/wq2/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=6393&id_pagina=1

No hay comentarios: