2008/12/18
FACEINHOLE TUTORIALA
2008/12/17
POWER POINT BIDEZ EGINDAKO AURKEZPENA
2008/11/29
GURASO ELKARTEEN KONFEDERAZIOA
Guraso Elkarteen Konfederazioa haur, gazte, eta heldu etorkin nahiz bertokoekin, euskara lantzen.
Guraso Elkarteen Konfederazioa osotzen duten hiru elkarteak (BIGE, BAIKARA eta DENON ESKOLA), etorkinen integrazio linguistikoari eta kulturalari begira lan bikaina burutzen ari dira.
Konfederazio honek, eskola orduetatik kanpoko orduei begira lan egiten du goiz, eguerdi, nahiz arratsaldetan, bai haur, bai gazte, bai eta hauen gurasoekin. Aktibitate hauetan bertokoek zein etorkinek parte hartzen dute. Hainbat azpi-helburu eta aktibitate mota dituzte EAEn etorkinen integrazio positiboa bideratzeko, eta horietako batzuk hizkuntza normalkuntzari begira daude. Hala, era ludiko batean, euskara errefortzuak eskaintzen dizkiete haur eta gazte etorkinei, hainbat aktibitate (jolasak, kirolak, eskulanak…) euskara hutsean lantzen dituzte, gurasoentzako euskara ikasteko ikastaroak eskaintzen dituzte, eta abar. Eta hori guztia, egoera ekonomiko kaxkarra dutenentzat, dohainik izaten da.
Orain arte euskararen irakaskuntzan izan duten esperientziaren arabera, argi daukate, etorkinek euskara ahalik eta azkarren ikasteko, ezinbestekoa dela eskola orduetatik kanpora haur eta gazte hauek euskaraz bizitzea, eta horretarako, erarik egokiena, modu ludikoa dela deritzote.
2008/11/27
NORA DOAZ ETORKINAK?
Atzerrira joandako bost lagunetik hiru Ipar hemisferioko herrialdeetan daude kokatuta. Gehienak legez heldu dira, edo status legala lortua dute. Gainontzeko gehienak mendebaldeko herrialdeetara etorri dira, sektore ekonomikoen arduradunek "gonbita" eginda eta agintarien nolabaiteko onginahiez. Gazteenak izan ohi dira gehienbat legez kanpo daudenak, eta horiek dira, hain zuzen ere, hartzen dituzten herrialdeei kargarik gutxiena ematen dietena.
Etorkin iraunkorrak eta aldi baterako etorkinak
ETORKIN IRAUNKORRAK ETA ALDI BATERAKO ETORKINAK
Sailkapenetan agertzen diren etorkin iraunkortzat hartuak, maiz beste herrialdeetara joaten dira, edo jaioterrira. Bestalde, "aldi baterako" etorkin asko bolada luzeetan ibiltzen dira atzerrian, baimenarekin edo gabe, eta azkenean lortzen dute bertan geratzeko lege-eskubidea. Ozeania da etorkinik gehiena duen kontinentea (bost milioi pertsona), ondoren Kanada eta Amerikako Estatu Batuak. Kopuru hauek banku, erakunde ofizial edo posta bidezko diru-transferentziei soilik dagozkie. Ez dira kopuru horietan sartzen atzerritik jaioterrira joatean eramaten dituzten erregaliak, edo hara bidaltzen dituztenak: botikak, arropa, fotokopiagailuak eta abar, jaioterrian denda txikiren bat edo martxan jartzeko. Langile bakoitzak atzerrian, batez beste, familiako bost edo seiri pertsonari laguntzen baitiete, kalkulatzen da munduan 200-400 milioi pertsona baliatzen direla atzerritik jasotzen duten diru-laguntzaz.
Etorkinen aurka
ETORKINEN AURKA
Hego Afrika da, apartheid-sistemari amaiera eman zionetik, isilpeko etorkinen kontra gehien jarduten duena, ez baitute orain kanpotarren laguntzarik behar. Batez ere, mozanbiketarrak izan dira kaltetuenak, 400.000 baino gehiago bota zituzten kanpora 1992-1995 urteetan. Eta gezurra badirudi ere, horiek izan ziren apartheid sistemaren aurkako borrokan gehien lagundu zutenak.
2008/11/26
ETORKINAK ENPRESETARA ERAKARTZEKO
Industriari buruzko hiztegia sortu du sarean Makina Erremintaren Institutuak, atzerritarrentzat
Euskal Herrira datozen etorkinek batez ere nekazaritzan,ostalaritzan eta eraikuntzan lan egiten dute.Oso gutxi dira,ordea, industrietan aritzen direnak. Hori aldatzeko asmoz, hiztegi elektronikoa ipini berri du sarean Elgoibarko (Gipuzkoa) Makina Erremintaren Institutuak, komunikazioa baita lan egiteko duten eragozpen nagusia. Bertan industria arloko enpresetan gehien erabiltzen diren hitzak jasotzen dira euskaraz, portugesez, arabieraz, errumanieraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Ekimena Eibarko Udalaren (Gipuzkoa) Etorkinen Planaren barruan jarri dute martxan.
Enpresen beharrei erantzutea izan da hasiera-hasieratik Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuaren zeregin eta helburu nagusietakoa. Hala, industrian lan egingo duten profesionalak trebatzeaz gain, hainbat proiektu eta ekimen dituzte martxan enpresen eguneroko lana hobetzeko eta errazteko.
Industriek zituzten behar horien artean zegoen etorkinak erakartzeko zailtasuna. Sorterrian industria sektorean lan egin arren, hona etorrita beste ogibide batzuk aukeratzera behartuta daude etorkin gehienak. «Hori ikertzen hasi, eta konturatu ziren prestakuntza edo ikasketak baino gehiago, komunikazioa zela etorkinak enpresetan lan egiteko traba nagusia, industria munduan erabiltzen den hiztegia oso espezializatua baita», nabarmendu du Aitor Muniozgurenek, proiektuaren sortzaileetako batek. Hori ikusita, hiztegi elektronikoa egitea bururatu zitzaien.
Hiztegia martxan jartzeko, lantegien funtzionamendua ikertu zuten lehenbizi: teknikak, prozesuak, erremintak, materialak, lan egiteko moduak... Halaber, eskualdeko enpresetan urteak daramatzaten bi etorkinekin hitz egin zuten, haiek izandako zailtasunen berri jakiteko.
Hiru hilabeteko lanaren ostean, oso hiztegi praktikoa osatu dute. Hitzak ez daude alfabetikoki sailkatuta, baizik eta gaika: lantegiak, makinak, prozesuak, erremintak, materialak, oinarrizko kontzeptuak eta lantegiaren antolamendua. Bakoitzari dagokion ikonoan sakatuz gero, atal horretako hitz guztiak ikusi ahal dira. Termino zehatzen bat topatu nahi izanez gero, bilatzaile bat ere badu.
Denera ehun hitz inguru ditu hiztegiak. «Dena den, elektronikoa denez, hitzak sar eta ken daitezke nahi dugunean». Termino bakoitza sei hizkuntzatan dago: euskaraz, arabieraz, portugesez, errumanieraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Horrekin batera, definizio motz bat eta argazki bat ere baditu. «Ahalik eta hiztegi ikusgarriena, ulergarriena eta sinpleena egiten saiatu gara».
HEZKUNTZA KULTURANITZA ETA ELEANITZA
Gai hau modu zabalagoan garatzen da Matilde Sainz Osinagak idatzitako artikuluan, hau osorik irakurri nahi izan eskero hemen klikatu.
2008/11/24
SAREAN AURKITUTAKO POWER POINT INTERESGARRIA
MAPA KONTZEPTUALA
Kontzeptu mapa, informazioa aurkezteko teknika bat da. Gai baten ikuspegi orokorra emateko erabiltzen da, kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik. Hiru elementuk osatzen dute mapa kontzeptualak: kontzeptuak, hauek lotzeko geziek, eta esteka-hitzak. Azkeneko hauek kontzeptuen arteko erlazioak azaltzen dute. Hiru oinarrizko elementu hauekin proposizioak sortzen dira, eta hauek dira benetan kontzeptu mapa osatzen dutenak. Hau da nik egindako kontzeptu mapa .
2008/11/14
ERLAZIONATUTAKO BESTE BITAKORA INTERESGARRIAK
Alde batetik aukeratu dut "Haur etorkinak"ren bitakora. Bitakora honek batez ere zentratzen da hezkuntza eta euskaran.
Bestalde "Etorkin Gazteak"ren bitakora. Honek etorkinen sufrimenduan zentratzen da.
ETORKINEI BURUZKO IRITZIA
Gai honetaz hitz egin ahal da ordu luzeetan, gero eta gehiago hitz egin eta nabarituko genuke azkenean irizpide ezberdinak izanda gure pentsamenduak lotuko genituzkeela.
Nire ustez pertsona horiek etortzen dira hemen bizimodu hobea edukitzeko, eta momentu batean pentsatuta zer egingo genukeen guk bere egoeran egongo bagina?
Oso tristea da pentsatzea haien bizitza arriskatzen dutela hona etortzeko, baina hona etorriko ez balira gosez hilko lirateke. Ume txikiak ere etortzen dira eta normalean hiltzen dira, baina zergatik etortzen dira hona? Ez haien herrialdeak txiro direlako,baizik eta haien gobernadore edo erregeak ez dietelako ezer ematen. Han zerbitzuak ez daude ia garaturik eta 1.sektorea da garrantzitsuena, horrengandik ere ez dute ia dirurik.
2008/11/06
WEBQUEST "Kulturartekotasuna"
SARRERA
Gaur egun gure ingurua gero eta kultur anitzagoa da. Etorkinak arrazoi ezberdinengatik datoz Euskal Herrira; behar ekonomikoak eta sozialak, gatazka armatuak, indarkeria.
Beraz, esan dezakegu egungo jendartearen ezaugarri nagusienetako bat heterogeneotasun sozial, kultural eta linguistikoa dela.Kulturartekotasuna beraz, aniztasun egoeren aurrean izan dezakegun ikuspegi bat da, berdintasunean oinarritua eta aniztasunean aberasgarri bezala ulertzen dena.
Eta honen garrantzia aintzat hartuz, zuen pentsaerak, ezagupenak, jarrerak... landuko ditugu internet erramientaz baliatuz.
EGINBEHARRAK
Proiektu honetan bai indibidualki zein taldeka lan egingo dugu, eta egoki burutzeko honako pausu hauek aholkatzen ditugu:
-Lehendabizi, kulturartekotasunaren inguruko informazioa bilatu. Hitz gutxitan sarreratxo bat egin
-Munduko mapa handi bat topatu (D3 gutxienez), zure lan tresna izango dena
-Kontinente ezberdinenen inguruko informazio orokorra bilatu (hedadura, biztanleria, hizkuntzak, etniak, ohiturak, paisaiak, irudiak… bitxikeriak) eta norbere mapan kokatu
-Beste kultura bateko kidearekin solasaldia bat antolatu kultur informazioa trukatzeko asmoz (Horretarako komenigarria da lehendabizi bestearen kulturako informazioa bilatzea, solasaldia gidatzeko eta galderak interesgarriagoak izateko: ohiturak, jaiak, tresneria, jolasak…). Solaskidea ere interneten bilatu daiteke.
-Elkarrizketa mapa koadernora gehitu eta bukaeran interesgarria izan zaizkizun hitzekin Glosategi bat egin “ 15-20 hitz eta esanahiekin”.
PROZESUA
Honako helbide elektroniko hauetan lan egiteko informazio baliagarria topa dezakezu:
http://www.aulaintercultural.org/sommaire.php3?lang=eu
http://www.interculturalidad.org/a_pres.htm
http://www.plazagunea.com/gaztentziklo/sarrera.php?atala=mapak
http://www.elmundoviajes.com/elmundoviajes/mundo.html
http://www.hiru.com/geografia/geografia_05600.html
http://www.ikuska.com/Africa/Paises/Continente.htm
EBALUAKETA
Lanaren ebaluaketa honako irizpide hauei jarraika egingo da:
-Datu bilketaren kalitatea.
-Lan koadernoaren txukuntasuna eta originaltasuna.
-Beste kulturetako pertsonenganako jarrerak ( errespetua, jakin-mina, berdintasuna, laguntasuna…)
-Ondorioetako hausnarketa sakona
ONDORIOAK
Aniztasuna egoera honek gatazka sortu ditzake jendarteetan, eta askotan jarrera hauek kultura autoktonoaren eta etorkinen arteko ez ezagutzaren eta pertzepzio negatiboen ondorioz sortzen dira.Bide honetan, aniztasuna arrisku gisa ikustetik aukera modura ikustera pasa behar gara, norbanakoaren eta jendarteen garapenerako faktore aberasgarri eta positibo bezala ulertu behar dugu.
Beraz, kultur ezberdinen arteko elkarbizitza ahalbideratzean dago gakoa. Etengabeko hartu-emana, elkarlana, berdintasuna, partehartzea eta hika-mikak konpontzearen bitartez, elkarri aberastuko gaituen gizarte anitzago bat lortzerik badago.
Honekin bat etortzera ailegatu bazara, ze konklusio aterako zenituzke jakitea gustatuko litzaiguke.( Ze egin daiteke egoera hauek lortzeko ?, beste batzuk ekiditeko?, … ) Hau zure lan koadernoan edo klaseko eztabaidetan jarri ditzakezu.
http://www.phpwebquest.org/wq2/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=6393&id_pagina=1
2008/10/30
ETORKINAK "D" EREDUAN
Bideo hau aukeratu dut nire gaiaren zer ikusi handia duelako eta oso ondo ikusten da nola gero eta haur gehiago D ereduan ikasten dutela.
2008/10/22
IKASLE ETORKINAK GERO ETA GEHIAGO
Inmigrazioaren fenomenoa indartzen ari den neurrian, gero eta gehiago dira Euskal Herriko eskoletan ikasten hasten diren etorkinen seme-alabak. Beste herrialde batzuekin alderatuta kopurua nabarmena ez den arren, ikasle etorkinen hazkundea etengabekoa da eta bide beretsutik jarraituko duela dirudi.
Jatorri, kultura eta hizkuntza ezberdinetatik datozen haur eta gazte horien integrazioa erronka bilakatu da hezkuntza sistemarentzat, hizkuntz ereduak tarteko.